XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Helikopteroak Eboluzioa saioan.

Gaurko programan, helikopteroez monografikoa eskainiko da.

Helikopteroen hegalaldien imajina plastikoak, guztiz ederrak, ikusiko dira.

Ertzantzaren helikoptero-piloto baten eritzia ere entzungo da.

Ondotik, Rafael Martinez Jorda, farmakoez ariko zaigu.

Substantzia bat farmako bilakatzeko zer egin behar da? Farmakoak arriskugarri gerta ote daitezke? Puntu hauei buruz argitasunak ematen saiatuko da doktorea.

Nobel Sariei dagokienez, gaurkoan Martin Luther King leader karismatikoaren nortasunaz hau eta beste ezagutzeko aukera izango da.

Beltzen eta zurien berdintasuna aldarrikatzen lerrenak egin zituen jaun beltza dugu, hor noizbait asasinatua izan zena.

Eos de canono argazki makinari buruz ere esango da zerbait baino gehiago.

Bukatzeko, zientzi mailan egin diren zenbait aurrerapenen berri zehatza.